Turtziozko erdigunean dagoen Agüera auzotik abiatuta, Armañongo Parke Naturalera joango gara. Lur eta paisaia karstikoak nabarmentzen dira. Harrizko mendigune horiek mikroklima berezia eman diote Armañongo parkeari. Ondorioz, artadi eta pagadi mediterraneoak hazten dira bertan, nahiz eta Kantauriko itsasertzetik oso kilometro gutxira egon. Ibilbidean zehar (zailtasun-maila: ertaina), Remendongo hariztia inguratuko dugu, Bizkaiko zabalena, ehun urtetik gorako zuhaitz erraldoiak dituena.
Armañon mendiaren gailur biribildua ikusiko dugu basotik, eta baita bertan bizi diren zaldiak, pottokak, ardiak eta behiak ere. Armañongo Parke Naturala Karrantza eta Turtzioz artean hedatzen da. Puntu horretatik aurrera, 12 kilometro inguruko jaitsiera hasiko da Bi-630 errepideraino. Kontuz egin beharko dugu aurrera, errepide-zatiak eta baso-pistak tartekatuko baititugu Artzentaleseraino. Artzentalesetik, El Somo, Alen, Artatxo eta Betaio tontorren inguruetara igotzen jarraituko du ibilbideak. Betaiotik, jaitsiera azkar bati ekingo diogu Turtziozeraino.
Add a review