Ibilbidea Balmasedan (Bizkaiko lehen hiribildua) hasten da eta Artziniegaraino (Araba) jarraitzen du, bihurgune itxien eta paisaia bukolikoen artean. Behin Artziniegan, Gordexolara joango gara, berriz ere Bizkaian, baserriz, indianoen etxez eta Erdi Aroko dorretxez jositako ibilbide bati jarraituz.
Güeñesko Sodupe auzoa izango dugu hurrengo helmuga. Handik, Kadagua ibaiari jarraituz, Bizkaiko lekurik malkartsuenera abiatuko gara: Alonsotegira, Ganekogorta eta Pagasarri mendi mitikoen magalean.
Behin hemen, Enkarterri atzean utziko dugu eta Bilbon sartuko gara, Guggenheim Museora iritsi arte. Itzulerako ibilbideari ekiteko unea izango da. Horretarako, Soduperako bidea hartuko dugu berriro; bertan, Güeñesko erdigunera eta Zallara eramango gaituen desbideratze bat hartuko dugu.
Zallako Otxaran auzoan, Euskadiko txakolin-mahasti handienetik gertu eragingo diegu pedalei, eta, azken ahalegin bat egin ondoren, helmugara iritsiko gara (zera da: abiatze puntura, 75 kilometro baino gehiago osatu ostean).
Add a review