Bizkaiko bide berderik luzeena (Burdin Mendikoa, 41,94 kilometrorekin) zeharkatzen du ibilbideak, Traslaviñako (Artzentales) tren geltokitik Itsaslurreko (Muskiz) itsaslabarretaraino. Ibilbideak antzinako meatze-trenbidearen trazadurari jarraitzen dio, eta balio ekologiko handiko eremuetan sartzen da; esate baterako, Trianoko Mendietako biotopo babestuan edo La Arena hondartzan, Barbadun itsasadarrean (Natura 2000 Sarea).
Meatze-aztarnak ugariak dira ibilbide osoan. Pedalei eragiten diegun bitartean, eta bidetik ia desbideratu gabe, kargalekuak, kiskalketa-labeak eta aire zabaleko meategi ohiak aurkituko ditugu. Beste aztarnategi batzuk, aldiz, lakuak eta berdeguneak dira gaur egun.
Ibilbidea Itsaslurren (Muskiz) amaitzen da. Itsaslabarren ertzetik bihurka doan pasealeku lasai hau Euskadiko meatze-barruti handienetako bat izan zen garai batean. Atzean utziko ditugu Artzentales, Sopuerta, Galdames, Abanto-Zierbena eta Zierbena udalerriak.
Add a review