Ibilbidea Galdamesen hasten da, Sopuerta zeharkatzen du eta, Abellanedako mendatea igaro ondoren —bertan dago Enkarterriko antzinako batzar-etxe sonatua—, Balmasedara jotzen du. Bizkaiko lehen hiribildutik Artziniegaraino (Araba) jarraituko dugu, ezinezko bihurgune eta paraje bukolikoen artean.
Artziniegatik Urduñaraino (Bizkaian "hiri" titulua duen udalerri bakarra) joko dugu. Bitxia bada ere, Araban dago Urduña, Bizkaiko lurralde historikoaren mugetatik kanpo. Gorobel mendilerro izugarria izango dugu bidelagun Enkarterrirainoko ibilbidean. Horretarako, Aiarako basa-paisaietatik igaroko gara Laudiotik Okondoraino.
Enkarterrira itzulitakoan, Gordexolako Zaldu auzoa, Sodupe eta Gueñes atzean utziko ditugu, eta Galdamesera bueltatuko gara Humaran mendatetik.
Add a review