Eskakizun handiko ibilbide zirkularra. Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat hartuko dugu erreferentzia gisa: Ganekogorta (1.000 metro). Ibilbidea egun argietan egitea komeni da, paisaia ikusgarriez gozatzeko. Bi noranzkoetan egin daiteke.
Abiapuntua Azordaiaga auzoan dago; han Urrezko Iturrirako (Fuente El Oro) bidea hartuko dugu. Hemendik, pista eta bidezidorretatik gora egiten hasiko gara, Zamaia mendiko sarbideetako bat hartu arte. Bidezidorrak gandor baten gainetik eta larreen artean eramango gaitu, eta Ganekogorta antzemateko aukera emango digu. Zamaia haitzuloa atzean utziko dugu, eta Gongedarako norabidean jarraituko, gailurrera iritsi gabe.
Behin Gongedaren magalean, bidegurutze bat topatzean, zuzen jarraituko dugu, Biderdi, Ganeko, Arrabatxu, Pagero eta Gallarraga mendiek osatzen duten muinoraino. Hau da bideko tarterik zailena, desnibel ugari baitaude. Tarteari lasai ekitea komeni da, ikuspegiez gozatu bitartean.
Pagero mendira hurbilduko gara, gandorrean zehar aurrera eginez. Arrabatxu igaro ondoren, 998 metroko altueran egongo gara, Ganekogortako tontorrean. Gozatu 360 graduko ikuspegi ikusgarriez!
Pagasarriko noranzkoan jaitsiko gara, ohiko bidetik (Biderdi menditik gertu). Jaitsieran kontuz ibili behar da. Azordaigara itzultzeko, landetxe baten ondotik igaroko gara, eta, ondoren, Artibako urtegirako errepidea hartuko dugu.
Ibilbidearen pista
Xehetasunak
Zailtasuna: Gogorra
Distantzia: 20 Km
Modalitatea: Mendi ibilaldiak
Ibilbide mota: Ibilbide zirkularra
Gomendatutako denbora: Primavera-Verano-Otoño y días claros
Aurreikusitako denbora: 4-5 ordu
lur mota: Pistak, hormigoizko errepideak, ibilbideak eta asfaltoa
Add a review