Ibilbide bikoitza eta erraz bat dakarkizugu (hala ere, kontu handiz ibili beharko dugu Peña del Mororako bidean).
Ibilbide zirkularra da, eta ibai-zidorrak eta haitzuloetako ibilbidearen zati batek osatzen dute. Hasieran, ibai-zidorretik pixkatxo bat ibiliko gara eta, segidan, bide beretik edo errepidetik (track-aren kasua) itzuliko gara.
Behin Lanestosako erdigune historikora iritsita, ezkerrera egingo dugu haitzuloen bideari ekiteko. Eskaileretatik doan bidezidorra amaitzean, Los Judíos haitzuloa izango dugu begi bistan.
Los Rellanos bidezidorretik aurrera egingo dugu, pixkanaka metroak irabazten ditugun bitartean; aurrerago, egurrezko pasabide batzuk topatuko ditugu, Peña del Moro izeneko aldera doazenak. Hala ere, ez gara haraino iritsiko, oinez jarraituko baitugu hasierako zatia berriro aurkitu arte, bertatik alde zaharrera itzultzeko.
Add a review