Ibilbidea Güeñesen auzoan hasten da. Udalerria familia nobleen sorlekua izan zen, eta interes historiko eta kulturaleko eraikin ugari ditu, aintzazko iraganaren lekuko izan zirenak. Nabarmentzekoak dira Santa Maria eliza, bere portada gotiko bikainarekin, eta Urrutia txaleta, gaur egun udaletxea dena. Etxaldeko lorategietan ARENATZarte eskultura parkea dago. Bertan naturak eta arteak bat egiten dute zuhaitz eta abangoardiako artelanen artean.
Kadagua ibaiaren urek sekretuz, xarmaz eta naturaz beteriko ibilbide batean zehar gidatzen gaituzte. Ibilbidea egiteko, ibaiertzetik doan bidegorriari jarraitu besterik ez dugu, nahiz eta tarte txiki batzuetan errepide nagusira atera beharko dugun. Ibilbidea Güeñesen hasten da eta Zalla zeharkatzen du Balmasedara (Bizkaiko lehen hiribildua) iritsi arte. Puntu horretatik aurrera, gora egingo dugu zortzi kilometroz (oinez zein mendiko bizikletaz), Arbalitza eta Celadilla mendietatik gertu. Paisaia ikusgarriak begi bistan izanik, jaitsiera hasiko da (baso eta belardien artean), izen bereko gailurraren ondoan dagoen Rigadas aparkalekuraino. Bertan, norabidea aldatuko dugu eta Gordexolara jaitsiko gara mendiaren hegoaldeko isurialdetik. Udalerria atsedenaldi bat egiteko aukera bikaina da. Emari handiko Herrerías ibaiaren urek bustitzen dute harana. Haiei esker, burdinolaz beteta egon zen garai batean.
Handik, ia desnibelik gabe, Güeñesera itzuliko gara, zeharkaldiaren abiapuntura.
Add a review