Kadagua ibaiaren urek sekretuz, xarmaz eta naturaz beteriko ibilbide batean zehar gidatzen gaituzte. Ibilbidea egiteko, ibaiertzetik doan bidegorriari jarraitu besterik ez dugu, nahiz eta tarte txiki batzuetan errepide nagusira atera beharko dugun.
Ibilbidea Alonsotegitik Balmasedara (Bizkaiko lehen hiribildua) abiatzen da, Güeñes eta Zalla zeharkatu ondoren. Ganekogorta, Pagasarri edo Eretza mendietako gailurrak izango ditugu bidelagun.
Alonsotegi eta Güeñes artean Erdi Aroko borroka gordinen lekuko izan ziren dorretxe ugari aurkituko ditugu. Helmugara iritsi aurretik, Bolunburuko (Zalla) atsedenlekuaren inguruan, bi monumentu-multzo eta Burdin Aroko herrixka bat bisitatzeko aukera izango dugu.
Add a review