Karrantza Bizkaiko haranik zabalena da, natura haren alderdirik ederrena erakusten gaituen bazterra. Burgos eta Kantabriaren arteko mugaldean dago, Ordunteko Mendiek babestua hegoaldetik eta Armañongo Parke Naturala iparraldetik.
Ibilbide honetan Ordunteko mendietan eragingo diegu pedalei. Mendilerroak 20 kilometro ditu, eta 1.000 metrotik gorako hainbat gailur. Karrantzako erdigunetik (Concha auzoan, hain justu) abiatuko gara eta hegoaldera joko dugu, Baljerrirantz.
Berehala sartuko gara basoz, mendi-larrez, txilardiz eta landarez betetako eremu batean. Alde batean eta bestean ikaztegi, artzain-txabola eta monumentu megalitikoen hondarrak agertuko zaizkigu. Atzean Bizkaiko pagadirik zabalena utziko dugu.
Mugarri bati esker, Burgosen gaudela jakingo dugu. Ordunteko urtegira jaitsiko gara, Bilbo eta Enkarterri urez hornitzen dituena. Hemendik, Bizkaira eta abiapuntura itzuliko gara hainbat mendi-pistetatik.
Ibilbidearen pista
Xehetasunak
Zailtasuna: Gogorra
Distantzia: 42 Km
Desnibela: 1819 m
Modalitatea: MTB ibilbidea
Ibilbide mota: Ibilbide zirkularra
Aurreikusitako denbora: 4:45
lur mota: Pistak, hormigoizko errepideak, ibilbideak eta asfaltoa
Add a review