Mendi betean errepideko bizikletan aritzeko ibilbide malkartsua. Karrantzatik Balmasedarako bidea hartuko dugu, bi mendate erreferentziatzat hartuta: La Escrita (El Sucesoko Andra Mariren bustoak koroatua) eta La Herbosa. Bizkaiko lehen hiribildurainoko bidea baserriz eta bihurgunez betetako basoen artean doa.
Balmasedan, Erdi Aroko alde zaharra zeharkatu ostean, Bercedorako (Burgos) errepidea hartuko dugu. Bercedon, N-629 errepidearekin bat egingo dugu, eta Enkarterrira bueltatuko gara, ibilbideko mendaterik ederrenetako batetik: Los Tornos. 920 metroko garaiera du eta Lanestosako paisaia karstikoen ikuspegi zabala eskaintzen du. Karrantzan (Bizkaiko haranik zabalena) amaituko dugu ibilbidea, beste mendate bat gainditu ondoren: Ubal.
Add a review