Ibilbide lineala, ezin hobea Barbadun ibaian zehar pasealdi atsegin batez gozatzeko. La Arena hondartzan du hasiera eta amaiera. Ibilbidea El Pobalen hasteko eta amaitzeko aukera ere badago (XVI. mendeko burdinola hidrauliko hau bisitatzea eta errementariaren zuzeneko erakustaldia ikustea gomendatzen dugu, Enkarterriko historian burdinaren ustiapenak izan duen garrantzia hobeto ulertzeko).
Ibilbidea erabat aproposa da ibiltarientzat edo familian egiteko, ez baitu inolako zailtasun fisiko eta teknikorik. Berreskuratutako paduren artean ibiltzeko eta Muskizko hainbat auzo ezagutzeko aukera izango duzu.
*Oharra: profila joanaldiari dagokio.
Add a review