Etapa hau Ordunteko mendilerrotik igarotzen da. Une oro, Karrantza (Bizkaia) eta Mena (Burgos) haranetako ikuspegiak izango ditugu bidelagun. Kolitza (Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat) eta Balmaseda (lurralde historikoko lehen hiribildua) nabarmentzen dira Enkarterriko kultura-ondarearen lekuko den ibilbide honetan.
Add a review