Alen da bi ibilbideen erreferentzia. Tontor hau izango da gure azken jomuga. Bertara iristeko, eukalipto-basoen artean dauden pista eta bidezidorretatik aurrera egingo dugu. Bi ibilbide horietan, Sopuertako meatze-iraganeko aztarna ugari agertuko zaizkigu; adibidez, aztarnategietatik erauzitako burdin minerala garraiatzen zuten bagonetak mugitzeko errailak. Azken zatia arroken artean doa, 802 metroko altuerara iritsi arte. Gorenera iritsitakoan, inguruetako 360º-ko ikuspegi panoramikoa miretsiko dugu. Egun oskarbietan, Kantauri itsasoa ere antzemango dugu. Hemendik aurrera, ibilbidearen bigarren zatiari ekingo diogu, eta sorpresa pilo aurkituko ditugu bidean.
Add a review