Kolitza Enkarterriko tontorrik enblematikoena da. 879 metroko garaiera du eta Balmasedako eta inguruko haranetako 360 graduko panoramika ikusgarria eskaintzen digu. San Sebastian eta San Roke baseliza erromanikoak koroatzen du mendia. Bertatik, Batzar Nagusietara deitu zen mendeetan zehar su eta adar ukituen bidez (izan ere, Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat da Kolitza).
San Severino plazatik abiatuko gara; udaletxearen atzealdean, Pandozales auzora eramango gaituen bide bat hartuko dugu. Ibilbidea 6,5 kilometroz igotzen da, koniferoz betetako paisaia ederretan barrena. Baserriak, txakolin mahastiak eta San Isidro Nekazariaren baseliza utziko ditugu atzean. Bidea ongi seinaleztatuta dago; beraz, ez dago galtzeko modurik.
Balmaseda, Artzentales eta Burgosko Valle de Mena arteko muga naturala da Kolitza. Mendiaren hegaletan, inguruan ohikoak ez diren hainbat ekosistema garatu dira. Adibidez, amildegietan eta ibarbideetan zabaltzen diren pagadiak eta ameztiak. Espezie mehatxatuak bizi dira bertan (sai zuria, besteak beste).
Add a review