La Garbearaino eramango gaituen ibilbide zirkularra. Bertakoek "Enkarterriko balkoia" esaten diote tontor honi. Izan ere, La Garbeak eskualde osoaren panoramika bikaina eskaintzen digu.
Traslaviñako eliza atzean utziko dugu eta kontu handiz egingo dugu aurrera Santeliceserako errepidetik. Hona iritsitakoan, Burdin Mendien Bide Berdean sartuko gara Traslaviñako geltokitik. Errepidean jarraituko dugu Horkasitas auzoraino; segidan, Garmo eremurainoko bidezidorra hartuko dugu. Ondoren, asfaltoan behera abiatuko gara La Herbosara iritsi arte, eta La Garbearen gailurrerako pista hartuko dugu (aurrerago bidezidor bihurtuko da). Behin hemen, bidearen punturik altuenean egongo gara.
Aurrera jarraituko dugu El Mojón tontorreraino, ikuspegi ederrak begi-bistan ditugula (izan ere, Kolitzako baseliza, Armañon eta Kantabriako Ason harana ere antzemateko aukera izango dugu). Behin La Porqueriza atsedenlekura iritsita, geldialdi bat egingo dugu iturrian ura edan edo kargatzeko.
Atsedenlekutik irten ondoren, zidor bat hartuko dugu, eta aurrera egingo dugu gora eta behera eginez, bidea txirrista bat balitz bezala. Bidegurutze batera iritsitakoan, eskuinera egingo dugu sareta txiki baten ondoan, eta Kolitza errekastoaren paraleloan jaisten hasiko gara, Regomedo auzora iritsi arte.
Add a review