Balmaseda eta Zalla arteko mendi-ibilbidea, Ilso (564 metro), Rioya (678 metro) eta Espaldaseca (baita Trasmosomos izenaz ezaguna; 696 metro) mendietako gailurretan zehar. Nahitaezkoa da Ilso mendian geldialdia egitea, sekulako begiratoki batek koroatzen baitu tontorra. Suteak zaintzeko dorre zaharretan oinarritzen den egurrezko egitura bat da. 6 metroko altuera du eta 360º-ko panoramika eskaintzen digu.
Ilsotik Rioyara igoko gara suebakiari jarraituz: igoera gogorra da, baina antzinako Salcedo Haraneko ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu ordainsari gisa. Larre eta baso artean gora egingo dugu Espaldaseca mendiko gailurreraino. Ondoren, Balmasedara jaitsi eta Zallara itzuliko gara errepidez.
Add a review