Zierbenako portuan hasi eta Bilboko itsasadarraren bi ertzak zeharkatzen dituen errepide-ibilbidea. Santurtzitik Portugaleterantz joko dugu pedalei eraginez, eta Bizkaia Zubia zeharkatuko Areeta auzoraino (Getxo). Behin Getxon, ibilbidea Bilborantz abiatzen da, eta itsasadarraren beste aldera zeharkatzen du berriro, Barakaldora iristeko.
Ibilbidean zehar paisaiak eta errealitate soziala aldatu egiten dira: Zierbenako portua, bere itsas xarma tradizionalarekin; iraganeko espazio industrialak; Getxo edertzen duten pasealekuak eta jauregi burgesak; eta lurzoruaren ustiapenak moldatutako paisaiak, Meatzaldea Bilbo Handiko hiri-egituratik bereizten dutenak.
Add a review