Familian gozatzeko ibilbide zirkularra. Erraza da eta Enkarterriko parajerik eder eta ezezagunenetako batetik igarotzen da.
Artzentalesko San Migel plazatik irtengo gara Santa Cruz alderaino. Bertan, La Toba auzorako bidea hartuko dugu. Horretarako, bidezidor bati jarraituko diogu basoen artean, Alen eta Ventosotik datorren pistara iritsi arte.
Ondoren, errepide batetik egingo dugu aurrera Rebollar auzora arte, Las Nieves baselizatik igarota; handik gutxira, Pedreo errekarako bidezidorra hartuko dugu. Ur-lasterra zailtasunik gabe zeharkatu ondoren, ibilbideari izena ematen dion zatiari ekingo diogu.
Horretarako, tracketik pixkatxo bat desbideratuko gara ezkerrera eta, euri-sasoia bada, Altares ur-jauzia azalduko zaigu. Segidan, pistara itzuliko gara, eta bidezidorretik gora jarraituko, Kintana iturburura iritsi arte. Abiapuntura itzuli aurretik, ibilbidearen beste erakargarrietako bat topatuko dugu: San Migelgo haritz erraldoia.
Artzentales
Añadir una valoración