Ibilbide honen bidez, Armañon Parke Naturalean sartuko gara eta Karrantzako lekurik adierazgarrienetako bat ezagutuko dugu: El Suceso, bailarako zaindariaren bustoa dagoen auzoa.
Zezen-plazatik abiatuta, pistan gora egingo dugu pixkanaka, konifero eta haritz amerikarren artean, Sopeñako artadian barneratzeko asmoz. Basoa bidezidor batetik zeharkatuko dugu, arrasto hori-zuriei jarraituz, handik irten arte.
Orduan, harrizko gune batean biratuko dugu, Armañon Parke Naturalaren bihotzera igotzen jarraitzeko; horrela, Los Parapetos, Armañon eta Sopeña haitzetara eramango gaituen mendilerroan kokatuko gara. Mendigune horiek harresi natural gisa jokatzen dute, parkea fenomeno meteorologikoetatik babestuz eta mikroklima berezi bat sortuz.
Puntu horretatik, Lama aldera jaitsiko gara pixkanaka, eta izen bereko dolmena ikusteko aukera izango dugu, PR-BI 121 bidezidorretik abiatuta ibilbidearen azken zatiari ekin eta El Suceso auzora itzuli aurretik.
Añadir una valoración