Baljerriko pagadia Bizkaiko zabalena da. Izen bereko mendiaren magalean dago, Ordunte mendilerroan, eta, zalantzarik gabe, Karrantzako altxor-naturaletako bat da.
Ibilbidea Lanzas Agudas auzoan hasiko dugu. Autoz iritsiko gara bertako punturik garaienera, Gailurretan landetxea dagoen tokira. Hemen ekingo diogu ibiltzeari.
Ibilbidearen lehen zatian pixkanaka egingo dugu gora, Lanzas Agudas ezkerretara utzita eta haranaren ikuspegi panoramikoez gozatu bitartean. Lehen 1,8 kilometroak osatu ondoren, pagadira iritsiko gara. Handik, bidea laua eta erraz ibiltzeko modukoa da. Pago handiak, basoa zipriztintzen duten ur-jauziak eta haizearen xuxurla izango ditugu bidelagun.
Oharra: ur jauzira iritsi ondoren, buelta emango dugu, abiapuntura bide beretik itzultzeko.
Añadir una valoración