Ermita ugari daude Zallan zehar sakabanatuta. Horietako batzuk oso ederrak eta aipagarriak dira, ondare-balioagatik, kokapenagatik edo haiei buruz kontatzen diren elezaharrengatik. Ibilbide honek baseliza garrantzitsuenetako batzuk ezagutarazi nahi ditu. Horretarako, kirola, natura eta kultura uztartuko dituen bidaia txiki bat proposatzen dizuegu. Ibilbidea bidegorrietatik, atsedenlekuetatik, Donejakue Bidetik, Kadagua ibaiaren arrotik eta hirigune batzuetatik igaroko da
Añadir una valoración