Ibilbide zirkular hau Burdin Mendien Bide Berdearen Informazio Zentroan ditu hasiera eta amaiera, La Aceña industrialdearen (Galdames) aldamenean.
Ezin hobea da mendizaletasunaz modu lasaian gozatzeko. Bi tarte ditu, erabat bereiziak. Lehenengoak Bide Berdearen zati bat zeharkatzen du tunel batetik, Muskizko El Pobaleko burdinolara iritsi arte. Pinu artean jaitsiko gara, burdinolara iritsi gabe. Hala ere, ibilbidetik pixka bat irtetea gomendatzen dugu El Pobal bisitatzeko, erabat merezi duelako.
Barbadun ibaira iritsi aurretik, ezkerrera egingo dugu bidezidor eder bat hartzeko; ibaia eskuinera utziko dugu eta burdinolen ibilbidean sartuko gara. Tarte honetan, ibaiaren arroan dauden burdinolak, errotak eta beste industria-aztarna batzuk ikusteko aukera izango dugu; horietako batzuek bost mende baino gehiago dituzte.
Ibilbidea amaitzeko, Bide Berdea hartuko dugu berriro eta Sopuertan sartuko gara une batez, helmuga erdietsi baino lehen.
Añadir una valoración