Ibilbidea bi distantziatan egin daiteke. Bietan, oso ezagunak ez diren lekuak ezagutzeko aukera izango duzu, Kadagua ibaia bidelagun izanik: bigarren Burdin Aroko herrixka gotortu bat, Erdi Aroko bi monumentu-multzo edo Euskadiko txakolin-mahasti handiena. Ubieta mendira igotzean, antzinako Salcedo haranaren ikuspegi onenez gozatuko duzu.
Tepeyacen hasiko gara, Otxaran, Zarikete, Ibarra eta Gobeo auzoak bereizten dituzten basoetan sartu aurretik. Bolunburuko monumentu-multzora iritsiko gara eta bidezidorren artean gora egingo dugu La Brenaraino. Burdin Aroko herrixka gotortu batetik igaroko gara. Kastroa leku ezin hobea da atseden hartzeko eta ikuspegiez gozatzeko.
La Brenan bi ibilbideak bereizten dira. Ibilbide laburra Somokurtzioraino joango da; distantzia luzekoak, berriz, Trosmosomos, Espaldaseca eta Rioyara eramango gaitu, paisaia eta mendi ikusgarrien artean. Ibilbide biak Somokurtzion elkartuko dira, bidezidor dibertigarrietatik igaroko diren tarte berriei bide emateko. Ondoren, aurrera jarraituko dute Codujo, Soiano eta Allendelagua aldeetaraino.
Añadir una valoración