Ibilbidea bi modalitatetan egin daiteke: berdea, errazagoa, eremu teknikorik gabea eta desnibel txikiagokoa, eta gorria, hainbat tarte tekniko dituena. Bi zirkuituak, gorria eta berdea, ibilbide beretik doaz 8 kilometroz, ibilbidearen lehen erreferentziara iritsi arte: Zamaia mendira eta kobazulora.
Gonceda eskuinean utzita, Ganekogortako igoeraren hasieran bertaratuko gara, bi zirkuituak behin betiko banatzen diren puntuan.
Zirkuitu berdeak aurrerago PR100 pistarekin bat egingo duen bidezidor batetik jarraituko du, azken gailurrera iritsi arte (Tontorra). Hortik, Azordaiaga auzorantz jaisten hasiko gara.
Zirkuitu gorria, aldiz, Ganekogorta deiadar-mendiko gailurrerantz (1.000) abiatuko da. Ibilbidean desnibelik handiena duen tarteetako bat da. Ahaleginaren sari gisa, bista ikusgarriak izango ditugu bidelagun.
Jaitsieran, kontuz ibili beharko dugu zapaltzeko orduan, hainbat harkaitz-pasabide aurkituko baititugu Azordaidarako pistaraino eramango gaituen bidegurutzera iritsi arte.
Añadir una valoración