Ibilbide zirkularra, Ortuellako futbol zelaiaren eta tren geltokiaren aldamenetan hasi eta Bizkaiko meatze-zelaietan barneratzen dena. Ibilbidea Bizkaiko meatze-erraietan barneratzen da eta lurpearen ustiapenak moldatu zituen paisaiak erakusten dizkigu.
Kadegal auzoa abiapuntu izanik, Orkonerako Bide Berdera iritsiko gara (Franco-Belga meatze-trenbide zaharraren trazadurari jarraitzen dion). Gora egingo dugu Matamorosko atsedenlekuraino; gero, Zugaztietako aintziretaraino jarraituko dugu, atseden edo hamaiketakoa egiteko leku aparta.
Begi bistan ikuspegi ederrak izango ditugu, bai Peñas Negrasen ingurukoak, bai meatze-multzokoak (baita Kantauri itsasokoak ere egun garbietan). Triano auzotik igaro ondoren, Orkonerako Bide Berdearekin bat egingo dugu berriro, eta ibilbidea amaitu.
Añadir una valoración