Distantzia erdiko ibilbidea Ilso (mugarri) izeneko eremuan zehar. Zallako bazter honen xarma eta edertasunaz gozatzeaz gain, Aiaraldeko Gorobel Mendilerroa ere agertuko zaigu zeruertzean.
Ibilbidea Allendelagua plazan (Zalla) hasi eta amaitzen da, Gizarte Etxearen ondoan, ur iturri bat dagoen tokian. Errepidea zeharkatu ondoren, ezkerrera egingo dugu, eta San Pantaleón ermitarantz abiatuko, errepidearen paraleloan doan bide asfaltatu batetik (tenplua ikusteko geldialdi bat egitea gomendatzen dugu). Errepidean aurrera egingo dugu metro gutxi batzuk, igoeraren hasiera markatzen duen bidezidorra hartu aurretik.
Handik, pixkanaka gora egingo dugu, basoak eta pista-zati txikiak tartekatuz, ia Ilso mendiaren oinarrira iritsi arte (3,2. km). Bertan, bidezidor polit bat hartuko dugu, Ilso Laguna inguruan dagoen egurrezko dorretxora eramango gaituena. Hemendik, eta bista zoragarrien artean aurrera eginez, gailurreko punturik ezagunenera iritsiko gara: Ilso Eguen (4. km), aipatutako begiratokia dagoen lekura, hain justu.
Azkenik, ibilbideari izena ematen dioten gainerako mugarriak zeharkatuz joango gara; izan ere, bidezidorraren amaieran dagoen harrespil batetik ere igaroko gara, Rigadas eta Somokurtziotik igaro ondoren. Kodujo auzoraino iritsiko gara eta, asfaltoan ibilita, berriz ere hasierako puntura helduko gara.
Añadir una valoración