Ibilbide aparta mendizaletasunean lehen urratsak emateko edo familiartean egun zoragarria pasatzeko. Ibilbideak Gordexolako ondare historiko anitza eta naturaren alderik oparoena nahasten ditu.
Molinar plazatik abiatuta, Herrerías ibaira joango gara Ibarra auzotik, baserri, jauregi eta dorretxeen artean (besteak beste, Gordogona jauregia edo Ibarguen dorretxea). Puntu horretan, pasabide kanadar bat zeharkatu ondoren, pixkatxo bat igotzeari ekingo diogu egoera ezin hobean dagoen pista batetik. Ibilbideko igoera bakarra da, eta metro batzuetako altuera irabazteko aukera emango digu, Gordexolako panoramika eder batez gozatzeko.
3,6. kilometroan, bidezidor bat hartuko dugu, pinuz eta haritzez inguratutako ibilbide eroso batean barrena. Tartea lasaitasun giroan doa. Gordexolako erdigunera itzuliko gara berriro, erreka baten ibilguari jarraituz, Oxirandoko jauregi handientsua antzeman arte.
Ubieta jauregiaren ondotik igaro ondoren, helmugara itzuliko gara Zubieteko galtzada erromatarretik.
Añadir una valoración