Muskizetik Zugaztietara abiatuko gara, Bizkaiko bihotz industrialean. Burdin Mendiak izango ditugu bidelagun Trapagarango auzo honetan zehar egingo dugun ibilbidean. Meatze-aztarna ugari agertuko zaizkigu bidean. Izan ere, Europan hobekien kontserbatuta dagoen meatze-herrixketako bat dago bertan.
Handik Gurutzetara joango gara eta pedalei eragiten jarraituko dugu Argalariora iritsi arte. Tontorrak 514 metro baino ez ditu, baina Ezkerraldeko ikuspegi apartak (baina itsasoarenak) eskaintzen dizkigu. Jaitsi ondoren, Gallartarako (Abanto-Zierbena) bidea hartuko dugu. Bertan Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa dago. Ibilbidean aire zabaleko antzinako aztarnategiak topatuko ditugu (esaterako, Concha II meategia eta haren korta ikusgarria). Beste meategi batzuk, aldiz, laku eta berdegune bilakatu dituzte.
Añadir una valoración