Relux Leihoa (Karrantza Harana) naturaren artelana da, Bizkaia eta Kantabria banatzen dituen haitzarte baten (Peña del Mazo) gainean zizelkatutako harrizko arkua. Ibilbidea erraza da eta Karrantza Haraneko eta Kantabriako herri mugakideetako ikuspegi bikainak eskaintzen ditu.
Ibilbideari ekiteko, Karrantzako Concha auzotik Ubal mendatera (635 metro) joango gara autoz, Lanestosarako noranzkoan. Ubalera iritsitakoan, Mazo mendiaren tontorrerako bidea adierazten duten seinaleei jarraituko diegu, hormigoizko errepide batetik, 1,8 km inguruz. Abeletxe batera iritsiko gara, eta han autoa utziko dugu (ertzetan, ustiategiaren funtzionamendua oztopatu gabe). Segidan, oinez hasiko dugu ibilbidea.
Igoeran, Karrantzako ikuspegi ikusgarriez gozatuko dugu. Alanbre-hesiren bat eta zelai batzuk zeharkatuko ditugu haitzen artean doan bidezidor batera iritsi arte.
Leihoa ez da ikusten haren pareraino iritsi arte; beraz, harridura are handiagoa izango da. Arkutik begiratuta, Kantabriako ekialdeko herriak ikusiko ditugu, eta, egun garbietan, itsasoa ere antzemango dugu.
* Ez dugu gomendatzen ibilbide hau egun lainotsu edo lanbrotsuetan egitea.
Añadir una valoración