Meatzaldea eta Kantauriko kostaldea zeharkatzen dituen ibilbide zirkularra. Abanto-Zierbenan hasiko gara. Lurpearen ustiapenak moldatutako paisaiak nabarmentzen dira udalerri honetan. Ibilbidea Euskal Herriko Meatzaritzaren Museotik oso gertu igarotzen da, Gallarta auzoan. Bertan, munduko meatze-tresnen bilduma handienetako bat dago.
Abanto-Zierbenatik Muskizeraino joko dugu pedalei eraginez. Udalerri honetan, meatzaritzari ere lotuta, Euskadiko mineral-zamalekurik handiena egon zen garai batean. Muskizetik, ibilbidea Castro Urdialesera (Kantabria) joango da, baina Enkarterrira itzuliko gara kilometro gutxiren buruan Las Muñecas mendatetik (Sopuerta).
Gallartara itzultzeko, Muskizera bueltatuko gara berriro, baina oraingoan Barbadun ibaiaren paraleloan doan errepidetik. Ibai-arroak antzinako errota, burdinola eta zubien aztarnaz beteriko monumentu-multzoa osatzen du. Hemen dago El Pobaleko burdinola, bere sugarra 1504 urtetik piztuta mantendu duena (gaur egun museoa da).
Add a review