Mendi-ibilbide honek Burdin Mendien Bide Berdea (Bizkaiko luzeena) zeharkatzen du, Traslaviñako (Artzentales) tren-geltokitik Itsaslurreko (Muskiz) itsaslabarretaraino. Udalerriko ostatuak gaua egiteko aukera aparta dira. Itzulera antzinako Alen meatze-barrutitik egingo dugu. Hiru ustiategik osatzen zuten Alengo meatze-barrutia: Sorpresa eta Amalia Juliana, aire zabalean landu zirenak, eta María, galerian landu ohi zena.
Santa Lucía meatzaritza-ahoa nabarmentzen da. Haren barruan, izen bereko ermita bat dago. Gune honen garrantziaren ondorioz, meatzaritza-auzoa sortu zen XIX. mendearen amaieran. 1900. urtearen hasieran, 500 biztanle baino gehiago bizi ziren aldamenean, eta hainbat zerbitzu sortu behar izan ziren komunitatearentzat.
Ibilbidea Sopuertako Castaño auzoan hasten da. Antzinako meatze-trenbidearen trazadurari jarraitzen dio, eta balio ekologiko handiko eremuetan sartzen da; esate baterako, Trianoko Mendietako biotopo babestuan edo La Arena hondartzan, Barbadun itsasadarrean (Natura 2000 Sarea). Meatze-aztarnak ugariak dira ibilbide osoan. Ibilbidea egin bitartean, eta bidetik ia desbideratu gabe, kargalekuak, kiskalketa-labeak eta aire zabaleko meategi ohiak aurkituko ditugu. Beste aztarnategi batzuk, aldiz, lakuak eta berdeguneak dira gaur egun.
Bide Berdea Itsaslurren (Muskiz) amaitzen da. Itsaslabarren ertzetik bihurka doan pasealeku lasai hau Euskadiko meatze-barruti handienetako bat izan zen garai batean. Atzean utziko ditugu Artzentales, Sopuerta, Galdames, Abanto-Zierbena eta Zierbena udalerriak. Hortik aurrera, Alengo meatze-barrutitik igaroko den desnibel handiarekin ekingo diogu itzulerari. Alen mendiaren magalak inguratuz, Artzentales herriraino jaisten hasiko gara.
Herrigunetik irten eta gutxira, La Porqueriza atsedenlekuraino igoko gara. Handik, Traslaviñara iritsiko gara behera eginez, Burdin Mendien Bide Berdearekin eta ondoren helmugarekin (Sopuerta) bat egiteko.
Artzentales, Balmaseda, Galdames, Muskiz, Zierbena, Abanto-Zierbena
Add a review