Turtziozko erdigunean dagoen Agüera auzotik abiatuta, Armañongo Parke Naturalera joango gara. Lur eta paisaia karstikoak nabarmentzen dira ibilbidean. Harrizko mendigune horiek mikroklima berezia eman diote parkeari. Ondorioz, artadi eta pagadi mediterraneoak hazten dira Armañonen, nahiz eta Kantauriko itsasertzetik oso kilometro gutxira egon.
Ibilbidean zehar (zailtasun-maila: ertaina), Remendongo hariztia inguratuko dugu, Bizkaiko zabalena, ehun urtetik gorako zuhaitz erraldoiak dituena. Armañon mendiaren gailur biribildua ikusiko dugu basotik, eta baita bertan bizi diren zaldiak, pottokak, ardiak eta behiak ere.
Armañongo Parke Naturala Karrantza eta Turtzioz artean hedatzen da. Parkearen hegoaldeko hegaletik itzuliko gara abiapuntura, Kantabriako Villaverde Harana barrendegia mugakide duen landaretza handiko eremu batetik.
Add a review